BateraLabs proiektuaren baitan, bigarren saio parte-hartzaile bat egingo da, Donostialdeko eskualdean aurretik identifikatutako klima-erronkei erantzuteko proposamen eta irtenbide zehatzak elkarlanean sortzeko helburuarekin.
Topaketa honen helburua da lurraldearen errealitatera egokitutako ekintza eta neurriak modu partekatuan definitzen aurrera egitea, herritarren, erakundeen eta tokiko eragileen ikuspegia eta esperientzia txertatuz. Lehenengo saioetan identifikatutako erronketatik abiatuta, eskualdearen klima-erresilientzia indartzen eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten ekimen bideragarriak landuko dira.