Galdera azkarrak

Oarsoaldeko erronka klimatikoak

BateraLabs proiektuaren esparruan, Oarsoaldea eskualdeko erronka eta kalteberatasun klimatiko nagusiak identifikatzeko saio parte-hartzaile bat egingo da.

Topaketa honen helburua herritarrek, erakundeek eta tokiko eragileek lurraldeari eragiten dioten klima-erronkei buruz duten ikuspegia eta ezagutza jasotzea da, hala nola, kostaldeko ekosistemetan, mugikortasunean, turismo-presioan edo ingurumen-kalitatean duten eragina. Egindako ekarpenak oinarri izango dira prozesuaren hurrengo faseetarako, eskualdeko errealitatera egokitutako proposamenak eta irtenbideak definitzera bideratuta.

 

📅 Data: martxoak 23
🕒 Ordua: 17:30
📍 Lekua: Sala Reina Aretoa (Errenteria)

 

Aukera bat modu kolektiboan hausnartzeko eta klima-aldaketaren aurrean erresilienteagoa den Oarsoaldea lortzen laguntzeko.