BateraLabs proiektuaren baitan, Urola Erdia eskualdean aurretik identifikatutako klima-erronkei erantzuteko proposamen eta irtenbide zehatzak batera sortzera bideratutako bigarren parte-hartze saioa egingo da.
Topaketa honen helburua da lurraldearen errealitatera egokitutako ekintzak eta neurriak elkarlanean definitzen aurrera egitea, herritarren, erakundeen eta tokiko eragileen ikuspegia eta esperientzia txertatuz. Lehen saioetan identifikatutako erronketatik abiatuta, eskualdearen klima-erresilientzia indartzen eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten ekimen bideragarriak landuko dira.
📅 Data: irailaren 30a
🕒 Ordua: 17:30
📍 Lekua: Basozabal Jauregia, Auditorioa, Azpeitia
Urola Erdia erresilienteagoa eta klima-aldaketaren aurrean prestatuagoa izango den etorkizuna elkarrekin eraikitzeko eta proposamen eraldatzaileak sortzeko aukera paregabea.