Galdera azkarrak

Urola Garaia: Proposamen zehatzen ko-sorkuntza

BateraLabs proiektuaren baitan, bigarren saio parte-hartzailea egingo da, aurrez Urola Garaian identifikatutako klima-erronkei erantzuteko proposamen eta irtenbide zehatzak elkarrekin sortzea helburu izango duena.

Topaketa honen helburua da lurraldearen errealitatera egokitutako ekintza eta neurriak elkarlanean definitzen aurrera egitea, herritarren, erakundeen eta tokiko eragileen ikuspegia eta esperientzia txertatuz. Lehenengo saioetan identifikatutako erronketatik abiatuta, eskualdearen klima-erresilientzia indartzen eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten ekimen bideragarriak lantuko dira.

📅 Data: uztailaren 28a
🕒 Ordua: 17:30
📍 Lekua: La Antiguako Interpretazio Zentroa, Zumarraga

Aukera paregabea izango da proposamen eraldatzaileak elkarrekin eraikitzeko eta klima-aldaketaren aurrean erresilienteagoa eta prestatuagoa den Urola Garaia baterantz aurrera egiteko.