Faseak
1. fasea · Debagoieneko klima-erronken identifikazioa
Debagoieneko BateraLabs prozesu parte-hartzailearen 1. fasea hastear zaude. Fase honetan, lurraldeko klima-erronka eta kalteberatasun nagusiak identifikatuko ditugu.
Fase honen helburua da herritarrek, erakundeek eta tokiko eragileek eskualdeari eragiten dioten klima-erronkei buruz duten ikuspegia eta ezagutza jasotzea, landa- eta hiri-eremuetako errealitatea eta gizarte- eta ekonomia-testuingurua kontuan hartuta. Zure ekarpenak diagnostiko partekatua osatzen lagunduko du, eta diagnostiko hori prozesuaren hurrengo faseetarako oinarria izango da.
Hurrengo orrian, klima-erronka bat proposatu ahal izango duzu, honako hauek argi azalduz:
-
Zein erronka edo arazo identifikatu duzun.
-
Zergatik iruditzen zaizun garrantzitsua Debagoienerako.
-
Zer eragin duen edo izan dezakeen lurraldean, pertsonengan edo ekosistemetan.
Oso garrantzitsua da zure ekarpena ondo arrazoitzea, testuingurua, adibideak edo tokiko esperientziak azalduz. Zure proposamena hobeto azaltzen edo indartzen lagun dezaketen irudiak, dokumentuak edo bestelako materialak badituzu, horiek ere gehitzera animatzen zaitugu.
Fase honetan jasotako ekarpenak aztertu egingo dira, eta prozesuaren 2. fasearen abiapuntua izango dira. Bigarren fase horretan, elkarlanean arituko gara identifikatutako erronkei aurre egiteko proposamenak eta konponbideak zehazten.
Zure parte-hartzea funtsezkoa da klima-aldaketaren aurrean erresilienteagoa eta prestatuagoa izango den Debagoiena baterantz aurrera egiteko.