Eskualdeko partaidetza-prozesua ekintza klimatikorako
BateraLabs proiektuak herritarren parte-hartze prozesuak bultzatzen ditu Gipuzkoako eskualdeetan, lurralde bakoitzeko errealitatera egokitutako trantsizio klimatiko justu batean aurrera egiteko. Urola Erdian, prozesu honek hausnarketarako eta ekintzarako espazio partekatu bat sortzea du helburu, industria-jarduerak markatutako ingurune bati eragiten dioten klima-erronka nagusien inguruan, baita Urola ibaiaren kudeaketaren eta euri-jasa handien zein uholdeen gero eta esposizio handiagoaren inguruan ere.
Urola Erdiko eskualdeak aurre egin behar die industria-sarearen eraldaketari, muturreko fenomeno meteorologikoekiko zaurgarritasunari eta mugikortasun zein ekoizpen eredu jasangarriagoetaranzko trsantsizioari. Erronka hauek zuzeneko ondorioak dituzte natura-ingurunean, ingurumenaren kalitatean, uholde-arriskuaren aurreko segurtasunean eta tokiko jarduera ekonomikoan, bereziki eskualdean pisu handia duten industria- eta logistika-sektoreetan.
Testuinguru horretan, BateraLabs-ek partaidetza-prozesu bat planteatzen du, eskualdeko klima-zaurgarritasun espezifikoak modu kolektiboan identifikatzeko. Horretarako, arreta berezia jarriko da hainbat eremu estrategikotan, hala nola uholde-arriskura egokitzean, industria-trantsizio energetikoan, mugikortasun jasangarrian, uraren kudeaketan eta ibai-ingurunearen zein natura-ingurunearen babesean.
Eskualdeak gai hauetan inplikatutako eragile publiko, sozial eta ekonomikoen sare anitza du, besteak beste lurraldeko udalak, eskualde-garapeneko agentziak, industria-enpresak, ikastetxeak, auzo-elkarteak eta ingurumen-erakundeak. BateraLabsen helburua sare hori indartzea da, herritarren, elkarte-sarearen eta eskualdean bizi eta lan egiten duten tokiko eragileen ikuspegia ere txertatuz.
1. fasea · Klima-erronkak identifikatzea
Prozesuaren lehen fase hau parte hartzeko espazio digital baten bidez garatzen da. Bertan, interesa duen edozein pertsonak edo erakundek Urola Erdiko erronka eta arazo klimatiko nagusiei buruzko bere ikuspegia eman dezake, tokiko ikuspegitik arriskuak, beharrak eta aukerak identifikatuz.
Fase honetan jasotako ekarpenak 2. faserako oinarri gisa erabiliko dira. Fase horretan, lankidetzan lan egingo da eskualdeko errealitatera egokitutako trantsizio klimatikoa lortzen lagunduko duten proposamenak eta irtenbideak definitzeko.