Klima-ekintzarako eskualdeko prozesu parte-hartzailea
BateraLabs proiektuak herritarren parte-hartze prozesuak sustatzen ditu Gipuzkoako eskualdeetan, lurralde bakoitzaren errealitatera egokitutako klima-trantsizio justu baterantz aurrera egiteko. Debagoienean, prozesu honek eskualdeko klima-erronka nagusien inguruan hausnartzeko eta ekiteko gune partekatua sortu nahi du, industria-ehunaren garrantzia eta hiriguneen, landa-eremuen eta naturaguneen arteko harremana kontuan hartuta.
Eskualdeak hainbat erronkari egin behar die aurre: industriaren energia-trantsizioa, mugikortasuna, etxebizitzen eta eraikinen energia-kontsumoa, baliabide naturalen kudeaketa eta muturreko klima-fenomenoetara egokitzea, besteak beste. Erronka horiei heltzea funtsezkoa da isuriak murrizteko, ekosistemak babesteko eta herritarren ongizatea eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko.
Testuinguru horretan, BateraLabsek eskualdeko klima-kalteberatasun espezifikoak kolektiboki identifikatzeko prozesu parte-hartzailea proposatzen du. Arreta jarriko da funtsezko esparruetan, hala nola industriaren deskarbonizazioan, garraio jasangarrian, energia-eraginkortasunean eta ingurune naturalaren babesean, jarduera ekonomikoa eta ekosistemen zaintza bateragarri egiteko.